viernes, 23 de noviembre de 2012

Eskola txikien hezkuntza proiektua


Globalizazioa, lan hezkaintzak, krisi garaia, modernitatea, eskuragarritasuna... gaur egungo biztanleria aldaketa eta emigrazio-imigrazioaren eragile zuzenak dira. Denok dakigunez egoera hobearen bial hainbat dira herriz aldatzen direnak eta honek hainbat ondorio izan ohi ditu. horietako bat da herri txikietako biztanleria gazteak herritik alde egitea; ondorioz, herri horietako eskolak txikitzen joan ohi dira. Modu horretara badaude landa inguruko hainbat eskoal haien proiektuak egoera horretara egokitu dituztenak. proiektu horietako bat da hondoko hau:
NON GAUDE: TESTUINGURUA
           Gure Eskola Txikia landa eremuan kokatuta daugo, eta harreman zuzena du naturarekin.  Gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da.
           Eskola publikoa da (eta herriko eskaintza bakarra), hots, Hezkuntza Sailaren administrazioaren menpean  dago. Eskola euskalduna da, eremu honetan euskara baita eguneroko hizkuntza; hitanoa erabiltzen da oraindik, gehienbat mutilen artean. Euskal kulturaren hainbat alderdi oso errotuak daude herrian, besteak beste, herri kirolak, esku-pilota,, bertsolaritza, kantagintza, trikitixa ...
           Adin desberdineko ikasleak hartzen ditugu eskolan, eta gela berean zenbait adinetako ikasleak elkarrekin aritzen dira. Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.
           Eskola Txikia izanik, irakasleen eta gurasoen arteko hartuemana estua da. Eskola hurbil sentitzen dute herritarrek. Udalaren inplikazioa ere oso garrantzitsua dela deritzogu herri  txiki honen eguneroko bizitzarako.
           Eskola Txikien arteko harremanak ugariak dira, eta, taldearen izaera indartzeaz gainera, zenbaitetan, elkarlanerako bidea egiten lagundu du.
ERRONKAK
  • DENONTZAKO ESKOLA
            . ANIZTASUN KULTURALA *Ikasleen artean dauden desberdintasunak  (kulturalak, sozialak eta    akademikoak) aintzat hartu, diskriminazio iturri izan ez daitezen, eskolako ingurunera egokitzeko bitartekoak jarriz.
*Ikasleen izaera eta egoera anitzari, erantzun anitza eman.
*Eguneroko elkarbizitzan guztien giza eskubideak errespetatu eta bermatuko dituen heziketa bultzatu.
*Dauden desberdintasunetatik abiatuta, aniztasunaren barnean, errespetua landu.
      
  • ADIMEN ANIZTASUNA
Ikasle bakoitzaren beharrak, nahiak eta gaitasunen garapen egokia bultzatu.
           *Hezkuntza Premia Berezien (HPB) aurrean jokaera baikor eta osagarriak bultzatu.
           *Ezgaituei hezkuntza eskubideak bermatu.
          
  • GENERO ANIZTASUNA ETA LANKIDETZA
 Neska- mutilei sentimendu naturalak adierazteko bideak eskaini.
           *Sexu diskriminazioa eragin dezaketen mezuak eta estereotipoak ekidin.
           *Lan talde mistoak eta elkar laguntzakoak bultzatu.
           *Generoen artean bazterketarik gabeko bizikidetza sustatu.
 PARTE HARTZAILEA
  • Irakasleen arteko errespetu-begirunea eta erabakiak hartzeko ohitura demokratikoak bultzatu (klaustroa, batzordeak…).
  • Ikasleen arteko errespetu-begirunea eta erabakiak hartzeko ohitura demokratikoak bultzatu (gelako bilerak, asanbladak…).
  • Gurasoen arteko errespetu-begirunea eta erabakiak hartzeko ohitura demokratikoak bultzatu (guraso elkartea, asanbladak, batzordeak…).
  • Udalarekiko errespetu-begirunea eta erabakiak hartzeko ohitura demokratikoak bultzatu (Eskola Kontseilua...).
  • Herri/auzoko kultur talde, elkarte,...eta barrekin harremanak eta lankidetza bultzatu.
  • Estamentuen arteko elkar ekintza sustatuko dituzten koordinazio bideak landu bizikidetza positiboa helburua izanik.
  • Denen arteko lankidetza bultzatu norberaren autonomia landuz.
 EUSKALDUNA
  • Euskal hiztun osoa bilakatu.
  • Euskal kultura ezagutu eta euskal kulturako ekintzetan parte hartu.
  • Gizarteko eremu guztietan euskaraz komunikatzeko gai izan.
  • Euskara batua, teknikoa eta tokiko hizkera testuinguruaren arabera erabili (hitanoa, euskalkiak, batua).
HIZKUNTZEN TRATAERA
  • Bere ama hizkuntza maitatu, errespetatu eta eskolan dauden beste hizkuntzekiko jarrera baikorra bultzatu.
  • Eleaniztasuna bultzatu.
  • Munduaren ikuspegi zabalaren aberastasunaz jabetu.
 HERRITARTASUNA
  • Herrian txertatuta izan.
  • Herritarrei irekia izan.
  • Herriko ekintzetan parte hartu.
 NATURAREKIN HARREMANA
  • Inguruan ditugun baliabide naturalak aprobetxatuz ingurumenarekiko errespetua eta begirunea landu.
  • Garapen jasangarria sustatu.
ARDATZ METODOLOGIKOAK
Eskola txikiak ezaugarri propioak ditu: ikastalde txikiak eta gela berean adin aniztasuna. Ezaugarri horiek metodologia definitzen  dute. Hausnarketa sakona eta luzearen ondoren   sistema eraikitzailearen aldeko aukera egin da. Ildo nagusiak:
  • Pertsonalizatua: ikasle bakoitzaren errealitatea abiapuntua izanik,  bakoitzari erantzun egokitua  ematen saiatuko da.
  • Elkarrekintza-sustatzailea:irakasle-ikasle eta  ikasleen arteko ikaskuntza bultzatuko  da eskolan bertan eta baita eskolaz kanpo ere (beste eskolakerakundeak, enpresak....).
  • Aktiboa:  modu manipulatiboan, praktikoan eta esanguratsuan lantzen duena bakoitzaren gaitasunak eta autonomia  bultzatuz.
  • Talde malguaetan oinarritua:  ikastaldeak osatzeko, gela barruko lan- taldeak eratzeko eta eskolako proiektuak aurrera eramateko.
  •  Irakaslearen egitekoa: ikasleari ikaste prozesua eraikitzen  lagundu eta bultzatu.
  • Berriztatzailea: gizartearen beharretara eta eskakizunetara hurbilduko da eta  hezkuntza legeak ezarritako Oinarrizko Konpetentziak garatuko ditu.
  • Ikas-komunitatearen konpromisoan errotua: irakasleen formazioa, familien inplikazioa, herriaren babesa...
IKASTETXEAREN ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA  
HISTORIA
Hezkuntzan,  Hezkuntzaren Lege Orokorra sartu zen indarrean 1970ean. Lege horrek aldaketa asko ezarri nahi izan zuen antolaketari dagokionez; besteak beste, zortzi urteko eskolatzea bultzatu zuen, eta ondorioz, OHO ezarri zenean, zortzi ikasturteko antolaketa ezarri zuen (6-14 bitartekoa).
Lege horren ondorioz, eta herri/auzo txiki gehienetan ez zegoenez antolaketa hori ezartzeko adina ikasle, Administrazioak kontzentrazioaren aldeko joera izan zuen.
Kontzentrazio politikaren eraginez, eskola handiak eraiki ziren eta dirua barra-barra gastatu zen haietan.
Une horretan, Eskola Txikietako Goi Zikloa eskola kontzentratuetara eramatea erabaki zen. Areago oraindik, kontzentrazio politika indarrean zegoelarik, zenbait Eskola Txiki itxi egin zituzten.
Agerian dago erabaki horren arrazoi bakarra ekonomikoa izan zela, eta pedagogia alderdiari ez zitzaion kasurik egin.
Dena den, herri/auzo txiki guztiek ez zuten jokabide hori onartu, eta, kasu batzuetan, tirabira gogorrak izan ondoren, eskola ez ixtea edota 8. maila mantentzea lortu zen; hori besterik ez: mantentzea.
Eskola Txikietako behar bereziei erantzungo zien plangintzarik ez zegoenez eta egiten ez zenez, eskola guztiek, handi zein txiki, trataera eta planifikazio bakar bati erantzun behar zioten; alegia, ez zuten laguntza berezirik jasotzen. Izan ere, Eskola Txikien balioa ez zen ikusten, ezta herrian zuten eragina ere.
Horrela, Eskola Txikiak nahiko baztertuta gelditu ziren. Ez zuten egitura egokirik, eta baliabideak, diru-laguntzak... ez ziren inolaz ere egoki edo nahikoak.
Horrek guztiak ospe txarra eragin zien eta, egia esan, une horretan Eskola Txikien balioa zalantzan jarri zen.
Egoera horri aurre egiteko, irakasle, guraso eta udal batzuek mugimendu bat sortu zuten, eta baztertze-egoera hori aldatzen hasi zen.
1990. urtean, Hezkuntza Sistemaren beste erreforma bat ezarri zen (LOGSE). Landa-eskolak edo Eskola Txikiak kontuan hartzen zituen erreforma horrek, eta proposatzen zuen hezkuntza ikuspegia egokia da Eskola Txikietarako.
LOGSErekin, Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza antolatuta gelditu zen. Antolaketa horrek eskola guztietan izan zuen eragina, baita txikietan ere:
  • OHO osoa ematen zuten eskolek bi maila galdu zituzten.
  • OHO osoa ematen ez zutenek LHko etapa osoa emateko aukera izan zuten; hala, herrian beste urtebeteko eskolatzea ematen zen.
  • Eskola Txikietan irakasle espezialisten figura sortu zen (ingelesa, musika, heziketa fisikoa, HPB, irakasle-aholkularia...)
Zenbait herri txikitan BH bertan gelditzeko saikaera egin bazen ere, herri txikietatik kanpo antolatu zen.
           Ondoren, gobernu aldaketarekin, Hezkuntzako Kalitate Legeak (LOCE) landa-eskolak aipatu ere ez ditu egiten.
           Gaur egun, LOE lege berria ezartzen ari da.
Eskola txikien aldeko mugimenduaren eraginaren ondorioz, urrats garrantzitsu eta egokiak egin dira, eta esan dezakegu gainera Administrazioarengan jarrera irekiagoa sumatzen dela.
           Guzti horrekin ez da inolaz ere esan nahi Eskola Txikien arazoak konpondu direnik; zera azpimarratu nahi da: Eskola Txikien berezitasunei erantzungo dieten baliabide egokiak ezar daitezen, ezinbestekoa dela oraindaino jarraitutako bide horri eustea. Kolektibo gisa gurasoak, irakasleak, udalak, Hezkuntza Saila... aipatzen ditugu.
                          

Hezkuntzako aldaketak


Arratsalde on!!!!

Badakigunez, gizartea aldatzen doa etengabe eragile ezberdinen eraginez. Ingurua aldatzerekin batera gizarteko partaideek dituzten ikuspuntuak ere aldakorrak direla esan beharra dago. Honen adierazle da irakaskuntzarekiko ikuspuntu aldaketa.

Ohiko eskola:

Eskola mota hau Francoren garai inguruan eman zen, eta ematen du gaur egun gainditu dugula jada.
Bere ezaugarriak hauek dira:
  • Irakaskuntza geldoa da: ikaslea pasiboa da, ezagutzak irentsi baino ez dituzte egiten (educare). Ikaslea fisikoki eta mentalki geldi egon behar da (mahaiak ere lurrari lotuta egoten dira). Irakasleak dena daki eta ezin da hark esana zalantzan jarri, beraz, ikaslearen parte hartzea oso zaila da.
  • Arbasoen kultura: antzinako kulturaz zabaltzen du inolako aldaketa barik, mentalitate guztiz kontserbadorea dute. Ohiturak aurrez finkatuak daude eta ezin dira inolaz ere aldatu.
  • Transmisioa: ez da eraldaketa txikienik ere ematen transmisioan, den moduan transmititzen da. Ondorioz, materia ezin da aldatu norbere hitzetara.
  • Edukiak: irakasleak aukeratzen ditu edukiak eta abiadura markatzen du. Beraz, ez da kontuan harten ikasleen abiadura ezta beharrezkoak liratekeen azalpen mota desberdinak.
  • Edukia bera: ez da kontuan hartzen ikasleen aurretiko ezagutza; hau da, ikasle batek ingelesez badaki ez da kontuan hartzen materia irakasterakoan.
  • Haurren interesak: haurren interesak ez dira inondik inora kontuan hartzen. Baina, ikaskuntza eraginkorra egoteko, interesgarria izan behar da haurrentzat, motibazioa eman behar da.
  • Irakaslea: irakaslea ikasketa prozesuaren zentroa da. Irakasleak daki ikasleak ez dakien guztia. Askotan tarima gainean kokatzen zen, bere garrantzia adierazteko. “Zu”ka hitz egiten zitzaion.
  • Ikaslea: geldoa da bere interesak eta premiak ez ditu kontuan hartzen eskolak.
  • Metodoak: irakasleak aukeratzen ditu metodoak eta berdina da haur guztientzat.progarman oinarrituta dago. Gainera erabiltzen den teknika klase magistrala da.
  • Diziplina: ikaslearen borondate eta beharrak guztiz baztertzen dira eta zigor fisiko eta psikologokoak erabiltzen dira.

Eskola berria:

XIX.en mendean eman zen Europan eta gero Estatu Batuetan, denetan iraultzaren bidez.
Erreforma hauen arrazoiak hiru izan ziren nagusiki:
  • Industrializazio garaia: herrietatik hirietarako mugimendua ematen da, lanaren bila. Familia polinuklear izatetik nukleo bakarreko familietara igarotzen da. Emakumeak etxetik kanpo hasten dira lanean, beraz umeekin zer egingo da? Ingalaterran lege bat onartzen da, non lantegietan haurtzaindegiak jarri behar zirela ezartzen zen. Hasieran umea uzteko lekua baino ez zen.
  • Gizakia modu zientifikoan aztertu: konturatzen dira haurrak ez direla bukatu gabeko helduak. Beraz, haurra haur da eta hori bezala tratatu behar da. Lehenagoko ustea arropetan argi ikusten zen, hauek ez baitziren erosoak haurrena jolasetarako… gainera haurren eskubideak onartu ziren eta garapen psikologikoa agertu zen
  • Eskola zaharra:  atzean gelditu zen eta ez zen gai izan eskakizun berriei aurre egiteko.
Taula honek eskola berriaren eta zaharraren arteko desberdintasunak islatzen ditu:
Eskola zaharra
Eskola berria
Teoria praktikaren aurretik
Ikaskuntza ekintzetan eta esperientzietan oinarritu
Haurraren ekimen eza
Sormena
Haurra gizon txikia
Haur bakoitzak bere identitatea
Ohituren bidez bertute indibidualak lortu
Nortasunaren formazioa gizartera eta bizitzara zabaldu(talde lana)
Mundu geldoa
Mundu dinamikorako hezkuntza
Diziplina irakasleak ezarri
Ekintzak diziplina ezartzen du
Elkarlotu gabeko ekimenak
Elkarloturiko ideiak(diziplinen artekoak)
Irakasgaiek haurrekin lotura gutxi
Interesguneak irakasgaiak
Irakasgai asko
Funtzionalismo pedagogiko didaktikoa
Irakasgaien sailkapenak ez du harremanik ezerekin
Irakasgaien sailkapena psikologia ebolutiboaren arabera.
Eskola berria hainbat autorek bultzatu zuten, bakoitzak garrantzia arlo ezberdinei emanaz. Beraz, fenomeno heterogeneoa izan zen eskola berriaren sorkuntza. Hala ere, guztiak zetozen bat hainbat gauzatan.
  • Indibidualismoa:
Haur guztiak ezberdinak dira eta dituzten ezaugarriak aldagarriak (estimulu bidez sortuak) edo aldagaitzak( genetikak emanak) izan daitezke. Beraz, ezberdinak izango dira behar eta gaitasunetan. Gainera bakoitzaren interesa eta erritmoa ere ezberdinak izango dira. Heldutasuna lortzeko prozesuan ere ezberdintasunak egongo dira.
Beraz, ez dute onartzen haur-pormedioaren kontzeptua.
Hezkuntzaren ardatza ikaslea bera da, beraz kontuan izan behar da guztiak ezberdinak direla.
Nola erantzun desberdintasunei?
1.      Talde homogeneoak:
Irizpide ezberdinen arabera antzekoen taldeak eratzen zituzten. Hau ohiko eskolan ere egiten zen baian adinaren, sexuaren eta ekonomiaren arabera bakarrik.
Hainbat sistema daude honetarako: Manhein sistema, Oakland sistema eta Trinidad plana.
2.      Talde heterogeneoak:
Talde bereko haurrek ez dute ezer komunean, nahiz eta taldea eratu. Baina kasu honetan irakasleek kontuan hartzen dute ez dutela ezer komunean.
Hainbat sistema honetarako: Dalton sistema eta Wirnetika sistema.

  • Sozializazioa: Haurra indibiduala izan harren soziala da, gizartea behar baitu bizitzeko eta inguruarekin erlazioak mantentzen baititu. Bere eskolako jarduerak sozializatu egiten dira. Taldeak eragina du indibiduoarengan, hau ona edo txarra izan daiteke.

Eskolan gainera, lankidetza, elkarlana, erantzukizuna, elkarbizitza eta elkartasuna lantzen dira. Talde lana egiten da ( Jigsaw, Philips 66…)

Soziologiak garrantzia handia du beraz hezkuntzan, taldearen dinamismoa eta talde motak aztertzeko soziogramak egiten ziren.
  • Globalizazioa: Gizakiok gauzak era globalean jasotzeko ahalmena dugu. Adibidez, haserretzen bagara gorputz guztiarekin interpretatzen da sentimendu hau, nahiz eta nagusitzean disimulatzeko gaitasuna lortu.
Hezkuntzan ere gauza bera gertatzen da, hau da umeka ez ditu gaiak bakoitza bere aldetik hartzen, osotasunean baizik. Beraz, gai bateko ezagutzak beste gai bateko ezagutzekin lotzen dituzte.
Era horretara, ohiko eskolaren estrukturalismoa ez da baliagarria izango eta eskola berriak “GELSTAT” sortuko du. Gai bat ardatz harturik honen inguruan landu daitezkeen arlo guztiak landuko dira.
  • Aktibitatea eta autoikaskuntza: Denak zetozen bat esperientzietatik abiatutako ikaskuntza planteatzean, uste baitzuten esperientzia dela gauzak ikasteko modu eraginkorrena. Beraz, ikasleen aktibitate mental eta fisikoa  ahalbidetuko duen baliabideak sortu beharko dira. Mohn Dewey iritzi honetakoa zen eta eskola laborategi baten moduan antolatu zuen.
     Gainera nork bere ikasketa erritmoa ezartzearen alde egiten zuten,       “KILPATRIK”en bidez. Era horretara bakoitzarentzat egokiena den erritmoa markatzen da, nork bere mugak eta ahalmenak ezagutzen baititu.

viernes, 9 de noviembre de 2012

Montessori metodoa


Egun on irakurleok!!


Gaurkoan XX. mende hasieran sortutako metodologia eta ideia pedagogiko baten berri ematera natortzue blog honben bidez. Montessoriren metodoa izangoda hain zuen ere gaurkoan gure mintzagaia.


Maria Montessori Italiarra izan zen, medikua ( Italian medikuntza ikasketak egin zituen lehen andrea) eta pedagogoa. Erromako unibertsitatean doktoratu zen medikuntzan. Ostean haur gutxituekin aritu zen lanean ospitale psikiatriko batean; bertan zegoela E.Seguni pedagogoaren metodoak erabili zituen haren jarraitzailea izan baitzen.

1907an “Casa de Bambini” sortu, hiru eta sei urte bitarteko umeentzat, bertan bere metodo propioak erabiliz. Eskola berriaren bultzatzaile garrantzitsua izan zen eta metodoetan aurrerakuntza garrantzitsua ekarri zuen (gaur egun metodo horiek erabiltzen dira oraindik).
Bere eskolak asko zabaldu munduan zehar baita bere metodoak eta ideiak ere.



IDEIAK:
·               Haurraren bapatekotasuan errespetatu beharra, libre izaten utzi behar zaio, bera den modukoa izaten.
·               Haurraren garapen indibiduala errespetatu ( beste haur batekiko ezberdinak dira, bakoitzak bere erritmoa du eta hau errespetatu beharra dago).
·               Haurraren askatasuna nahi duen ekintzak burutzeko (muga bakarra interes kolektiboa izango da, hau da besteei kalte egiten dien zerbait ezin izango du egin).
·               Haurraren autoekintza, beraren interesen arabera (haurrak berak aukeratuko du zer landu nahi duen eta zer ez).
·               Inguru egokiaren antolaketa, haurrak bere autogarapena gauza dezan.
·               Irakaslearen lana garrantzitsua da, “zuzendari” deitzen dira, hau da haurra gidatzen du batez ere.

EKARPENA:
·               Adimena garatzeko haurraren zentzumenak garatu behar dira. Hauek baitira adimenaren garapena emateko iturri.
        Ariketa ezberdinak, adibidez usaimen ezberdinak hautemateko ariketak garatu zituen bi berdin bilatu…
        Hiru pausu dauzkate materialek ( desberdindu, pertzibitu eta oroitu) Gainera, material bakoitzak bere funtzioa du, ezin da erabili material bat eremu ezberdinak lantzeko.
·               Autohezkuntza eta autozuzenketa ahalbidetzen duen materiala eskaini haurrari: adina eta heldutasunera egokituta. Material guztiak daude prestatuta haurrak ariketa ondo egin duen edo ez konturatu dadin.
·               Irakaslea gidaria da, ezin du esku hartu jardueran.
·               Irakasleak jarduera konplexuak mugimendu sinpleetan zatitzen ditu.

Montessoriren geletan isiltasuna da nagusi, izan ere hau oso garrantzitsua da kontzentrazio on bat lortzeko eta gela haur bakoitza bere lanean kontzentratuta dago.
Montessoriren teknikak burmuinean arazoak dituzten ahurrekin erabiltzen dira, eta emaitza onak izan ohi ditu.

sábado, 3 de noviembre de 2012

Eleaniztasun proiektua

Arratsalde on!!!

Izan al duzue eleaniztasun proiektuaren berri? Gure inguruko eskola eta ikastola batzuetan jada abian dagoen eta zabaltzeko joera izango duela dirudien proiektua da.
Joera honen ustetan, gaur egun mundu edo gutxienez Europa mailan integratzeko beharrezkoa da euskera eta gaztelera ez ezik beste hirugarren hizkuntzaren bat ere jakitea. Horrela ba, ideologia hau jarraitzen duten zentruek hirugarren hizkuntza horren ikaskuntza bultzatzen du modu sendoan haurrak oso txikak direnetik.
Modu horretara eskola askok eta askok aukeratzen dute Ingelesa hirugarren hizkuntza moduan.
Proiektua metodlogia eraikitzaile baten oinarrituta dago eta maila eta ziklo desberdinetan ikasleen behar eta premiei erantzuna ematen saiatzen da.

Irakaskuntza eleaskotarikoaren planteamendu orokorra eta helburuak:

Eleaniztasunaren planteamenduak, esan bezala, ez du orain arteko elebitasunaren planteamendua ukatzen, osatzen baizik. Hau da, orain arteko elebitasunaren planteamendua, euskara hizkuntza nagusi delarik, gaztelania (hegoaldean) edo frantsesa (iparraldean), bi hizkuntzak ondo ezagutzeko eta erabiltzeko gaitasuna lortzea izan bada, hemendik aurrera, elebitasunaren planteamenduari eutsiz, atzerriko hizkuntzen ezagutza eta erabilera izango da eleaniztasunaren planteamendua.

Zein aukeratu atzerriko lehen hizkuntzatzat, ingelesa ala frantsesa? Arrazoi sendoak egon daitezke lehen aukera  frantsesaren zein ingelesaren alde egiteko. Horren aurrean, antolatzaileok hasieran bi aukera horiek eskaini genituen eta erabakia ikastolen esku utzi genuen.  Ikastola guztiek ingelesa aukeratu zuten, eta ordutik aurrera ingelesa hartu dugu atzerriko lehen hizkuntzatzat.

Gaur egun  proposatzen dugun irakaskuntza eleaskotarikoaren planteamendu orokorra hau da:

    Maila
    Adina
   Euskara
  Gaztelania
   Ingelesa
  Frantsesa
 H.H
1
2
3
3-4
4-5
5-6
X
X
X




X
X

 L.H.
1
2
3
4
5
6
6-7
7-8
8-9
9-10
10-11
11-12
X
X
X
X
X
X
x
x
X
X
X
X
X
X
X
X
X
X

DBH
1
2
3
4
12-13
13-14
14-15
15-16
X
X
X
X
X
X
X
X
X
X
X
X
X
X
X
X
Taula honetan ikus daitekeenez, lau hizkuntza irakasteko planteamendua egiten dugu. Euskararen eta gaztelaniaren kasuan ez dago aldaketarik, hau da, euskarak jarraitzen du irakaskuntzako hizkuntza nagusi izaten eta ikasleek, gaztelaniaz ordu gutxiago aritu arren, gaztelania euskara bezain ondo menderatzea lortu behar dute. Berrikuntza nagusia atzerriko lehen hizkuntzaren (ingelesaren) irakaskuntza goiztiarrean datza. Atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa) irakasten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren hasieran hasten da. Ikastola batzuetan alemana ikasteko aukera ere eskaintzen da.

Planteamendu orokor honekin lortu nahi diren helburuak:

 Euskarari eta gaztelaniari dagokienez, legez ezarrita daudenak lortzea da helburua, hau da, “ikasle guztiei, baldintza beretan, derrigorrezko hezkuntzaren bukaerarako bi hizkuntza ofizialen ezaupide praktikoa bermatzea eta euskararen erabilera eta normalizazioa indartzea”
Atzerriko lehen hizkuntzari, hau da, ingelesari dagokionez, ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean (16 urte) lortuak izan beharko dituzte atzerriko hizkuntzei buruz Dekrektuak etapa horretarako arautzen dituen ulermen, produkzio, irakurketa, idazketa, hizkuntz gogoeta, jarrera, etab.etarako hizkuntz gaitasunak. Eta  gutxieneko eduki horiez gainera, ondoko hauek:
a)    Ikasleak gai izan bitez ahoz eta idatziz harremanak ingelesez izateko elkarren arteko komunikazio arrunt batean.
b)    Erabil bezate ingelesa transmisio-hizkuntza bezala aldez aurretik seinalatutako eskola-gaiak jorratzeko.
c)    Gai izan bitez ingeles hizkuntzari buruzko analisi gramatikalak egiteko, halaber hizkuntza honek beste hizkuntzekiko dituen erlazio eta interferentziak aztertzeko.
d)    Esperientzia hori jarraitu ez dutenek bezain ongi mendera bitzate euskara eta gaztelania eta adimen garapen bera lor bezate.
Atzerriko bigarren hizkuntzari dagokionez, hau da, frantsesari, hizkuntza horren lehen hurbilketa egitea da helburua.

Proiektuaren ebaluazioa

Ebaluazioaren objektibotasuna gordetzeko, kanpo-ebaluazio bat egiten da. Hau da, talde ebaluatzailea osatzen duten pertsonak, proiektuaren barruan koordinazio pedagogiko edo antolamenduko eginkizunak dituztenez bestelakoak dira. Proiektuaren kanpo-ebaluazioa Euskal Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Pedagogi Institutuak (HIZPEIk) egiten du.


Eta proiektua ebaluatzeko hipotesiak, berriz, hauexek dira: ingelesean oinarrizko komunikazio gaitasuna garatuko dela, ez diola euskarari kalterik egingo, ez jarreran edo identifikazio-graduan, eta ezta gaitasun-mailan ere, eta berebat atzerriko hizkuntza bat adin goiztiarrean sartzeak ez diola kalterik egingo gaztelaniazko gaitasunari eta ezta gaitasun intelektualen garapenari ere.
Hipotesi horiek egiaztatzeko, alde batetik, 76 ikasleko lagin bat hautatu da esperientziarekin 1991-92an hasi ziren 8 ikastetxeren artetik (Talde esperimentala), eta bestetik, talde esperimentalaren antzeko ezaugarriak dituzten baina proiektuan parte hartzen ez duten 7 ikastetxetako 90 ikasleko beste lagin bat (Kontrol-taldea).

Eta emaitzei dagokienez, esan dezakegu  hamar urteko bilakaeran oro har betetzen ari direla ingelesa adin goiztiarrean sartzeak euskara eta gaztelaniazko gaitasunei, hala nola gaitasun intelektualei, kalterik egiten ez zielakoari buruz planteatutako hipotesiak. Ingeleseko emaitzen kasuan, talde esperimentaleko ikasleen emaitzak kontrol taldeko ikasleenak (8 urterekin ingelesa hasitakoak) baino 25% inguru hobeak dira.
Halere, jakina, behin betiko ebaluazioa ezingo da egin proiektua bukatzen den arte, hots, ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2002-03 urtean bukatzen duten arte.